XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondarribi-ko esitze Oroimengarria 1678-garren urtean

Ozta ozta zabaldu zan Uzta-illaren lenengo eguna 1638-garren urtean, nun, asi ziran gende armatuz betetzen, Pausoko Tellatu gaiña eta Endayako mendiak.

Bazekiten Ondarrabitarrak Pranzesen prestamenak, eta erri esitzera zetozela.

PRINCIPE DE CONDE-REN mendean; kontuan zegoen Maria Juan Mugarrieta-koa ere, eta leenez neurriak arturik, Pranzesen atzaparretatik imagiña santa libratzeco; aditu zituanean, bada, atabal eta sutumpen otsak, zaldien irrintziak eta gudarien ojuak, aldarera igo, eta errespetorik aundienarekin imagiña artu, bere eche barruko bizitza eta trasteari kasorik egin gabe, munduko gauzetan pensatu gabe, jechi zan errira, berak maitatzen zuan gauzarik baliotsuenea besoetan zuala.

Onetarako gaztigatu zuan zer zijoan egitera, eta andra on au portalera zaneko, an zeuden Kabildoa, Bilguma, zaldun eta guiza nobleak, erribarruko beste gende askorekin.

Imagiña santa ikusi zutenean pozez eta atseguiñez beterik eraman zuten Elizara, emen belaunikatu ziran guztiak, eta eskeñi Jesusen Amari, baldin laguntzen bazien erria esitzera zetoztenen garaitzan, eguingo ziotela otsaundiko pesta, bezperan barurtuaz.

Adituak izan ziran Ondarrabitarren erreguak eta eskaerak.

Irurogei ta bederatzi egunez peleatu ziran portizki, ogei ta amasei milla oñezko, lau milla zaldisko, asko sutumpa beldurgarri eta ontzidi aundiaren kontra, erri barruan zazpireun soldadu besterik ez bazegoan ere, baño lagundu zien bertako guison errutsuak eta emakume pizkorrak.

Murruak desegin, porrokatu, eta egun batez zortzi aldiz asaldatu bazuten ere, ez zieten barrena sartzen laga Ondarrabitar leyalak.

Murruen oñetan illotzik geratu ziran Pranziako zaldun eta agintari aomen aundienekoak.

Azkenik; Eliza Ama Santac, Maria Santisimaren jayotza zelebratzen duan egunaren bezperan agertu zan Jaizkibelgo mendian Españatar martiztia, oñezkoak Alfonso Enrrikez Gaztelako Almirantearen mendean, eta zaldizkoak Belezko Markes eta Naparroako Errege-ordekoak agintzen zituala.

Eraso zien gure gudariak Pranzesai, eta illunabarrean bukatu zan jazarra ura, lagatuaz etsayak, ez bacarrik euren illak, baita ere arrapatu ziezten, bosteun agintari eta soldadu, berrogueita amar bandera, sutunpa geyenak, interesa eta bazka asko.

Bidasoako ibayan ito ziran bi milla eta geyago, (...).